SEED4C

TSI-020401-2012-10 proiektua Industria, Energia eta Turismo Ministerioek batera finantzatuta, Ikerketa Zientifikoa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa Plan Nazionalaren barnean.

BiscayTIKek SEED4C "Security Embedded Element and Data privacy for Cloud" (Elementu seguruak eta datuen pribatasuna hodeian) proiektuan hartzen du parte. Nazioarteko partzuergo honek 4 herrialdeko (Finlandia, Frantzia, Korea eta Espainia) 18 enpresek osatzen dute.

Proiektua CELTIC PLUS ekimenen barnean dago. CELTIC PLUS telekomunikazio arloan ikerketa proiektuak, komunikazio bide berriak, etorkizuneko Interneta eta "Smart Connected World" paradigmak dakartzan zerbitzu eta aplikazioak jorratzen ditu. Seed4C-aren xedea “Konexio Adimentsuen Mundu” honetan nortasuna eta datuak babestea da, hau delako ardatza  telekomunikazio eta lan metodo berriak garatzeko.

SEED4C barnean, BiscayTIK Fundazioa estatuko partzuergoko partea da Nextel, SQS eta IKUSI enpresekin eta Asociación Innovalia eta Vicomtech ikerketa zentroekin batera. Proiektuko nazioarteko gainontzeko parte-hartzaile frantsesak honako hauek dira: Alcatel-Lucent Bell Labs France, INRIA, Gemalto, ENSI Bourges, Wallix; finlandiarrak: VTT Technical Research Center, Cygate, Mikkelin Puhelin Oy, Nokia Siemens Networks, Finceptum Oy; eta Solacia empresa korearra.

Proiektuaren xedea segurtasuna hodeian kontzeptua, hodeiaren segurtasuna kontzeptuaz ordezkatzea da, hodeia elementu seguruen sarea bilakatuz, nodo desberdinak harremanak izan ahal izateko konfiantza sareak sortuz. Hau da proiektuak eskaintzen duen nobedaderik nabarmenena, gaur egun hodeian eskaintzen diren zerbitzu eta azpiegiturari buruzko segurtasunari dagokion guztia segurtasun aplikazio puntu bakartuetan eta segurtasun politika zentralizatuetan oinarrituta baitago eta neurri horiek  ez dira nahikoak hodeiaren eta joera anitzeko arkitekturaren inguruan ari garenean.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA