• Euskara

W3C - World Wide Web Consortium

World Wide Web Consortium sarearen epe luzeko hazkuntza bermatzen duten estandarrak garatzen dituen nazioarteko elkartea da. Kide diren erakundeek, lanaldi osoko langileek eta jendeak orokorrean elkarrekin lan egiten dute web estandarrak garatzeko. Ekimenaren buruak Tim Berners-Lee, webaren sortzailea, eta Jeffrey Jaffe Zuzendari Exekutiboa (CEO) dira eta W3Cren helburua sarearen aukerak ahalik eta gehien garatzea da.

Partzuergoaren oinarrizko printzipioetako bat unibertsaltasuna da. Alde batetik, unibertsaltasun hori guztiontzako web ireki batean islatzen da, balio soziala duen web edo sare horren bitartez, pertsonen artean komunikatzeko, salerosketak egiteko eta ezagutza partekatzeko aukera eskaintzen da. Bestalde, lan egiten da webak dakartzan abantailak guztion esku jartzeko, sarera sartzeko erabilitako gailuak, hizkuntzak edo kulturak edozein direla ere.

W3Cko kidea den aldetik, BiscayTIK Fundazioak sarean lan egiten duten enpresekin, erakundeekin eta adituekin elkarlanean aritzeko aukera dauka. Horrez gain, proposamenak berraztertuz zuzendaritza estrategikoan parte har dezake, eta W3Cren lan-taldeetan esku hartzeko aukera dauka. Bestalde, partzuergoko kide izateak hainbat abantaila ematen dizkio, hala nola, informazio interesgarria eskuratzea, aholkularitzako bileretan parte hartzea eta elkarteari laguntzeak ekartzen duen sustapena eta nabarmentasuna lortzea.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA