Live + Gov

BiscayTIK Fundazioak Teknologia Berrietan puntako beste bost erakunde ikertzaileekin bat egin du "Realidad aumentada, detección y extracción de datos para el diálogo entre ciudadanía y Administración" proiektuan parte hartzeko. Proiektu hau Europako Ikerkuntza Zazpigarren Programa Markoaren barnean dago.

BiscayTIK Fundazioak Universität Koblenz-Landau (Alemania) eta Ikerkuntza eta Teknología Hellas Zentroa (Grezia) unibertsitateekin eta Yucat mobile business solutions Ltd (Herbeherea), Mattersoft Oy (Finlandia) eta Eurosoc GMBH (Alemania) enpresekin lankidetzan lan egingo du 30 hilabete zehar aplikazioak garatzen, errealitate osatua eta azken belaunaldiko telefono mugikorrak - Smartphone-ak, uztartuz herritarren eta Administrazioen arteko komunikazioa errazteko.

Live+Gov proiektu europarraren xedea herritarrek erakunde ofizialei bere benetako beharrak jakinarazi diezazkieten, irtenbide osotua garatzea da, telefono mugikorren (Smartphone-n) teknologia berriak eskaintzen dituen aukera anitzei esker. Pertsonak emandako benetako datuetatik abiaturik, Administrazioek eskatzailearen beharrak zehazki aztertuko dituzte, eta honi esker herritarrak zein administrazioak onura aterako dute.

Live+Gov proiektuaren nobedade nagusia telefono mugikorren bidez eskainitako errealitate osotuaren erabilera da. Honek herritarren eta Administrazioaren arteko komunikazio zuzena ahalbideratzen du, komunitate osoaren probetxurako.

Ikerketa proiektu honetan elkarrizketa honetan aktiboki parte hartuko duten pertsonen datu babeserako sistemak garatzea funtsezkoa da.

Teknologiarekin batera, proiektuaren erronkarik garrantzitsuena pertsonak inplikatzea eta komunitatearekin benetako konpromisoa hartzea da.

Live+Gov proiektuaren garapenen arrakasta neurtzeko aurrerapausoak benetako eremuen hiru aplikazioen bidez aztertuko dira:

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA