Lantik

Lantik S.A. kide bakarreko sozietatea da, partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia da, eta 1981. urtean sortu zen. Bere xede nagusua foru erakundea, bere mende dauden organismo eta erakundeak eta Bizkaiko udalak Informazio Sistemaz hornitzea da. Horretaz gain,  sistema horiek ustiatzeaz eta zerbitzu osagarriak emateaz arduratzen da.

Erakundearen eginkizunak lau puntu nagusitan labur daitezke: BFAk zehaztutako Informazio Sistemen Politika Planifikatu eta burutu; foru Administraziorako eta Tokiko Administraziorako irtenbide integralak ematea, IKT eta aholkularitzaren erabilpenean oinarrituta; know how tecnologiko lehiakorrak izatea; eta buruzagitza jarrera gogotsu bat izatea etorkizuneko Administrazio Publikoaren antolamendua, funtzionamendua eta garapena planteatu eta konpontzerakoan.

Lantikek azpiegitura sendoa dauk, sistema informatikoak kudeatzen eta babesten lortu duen esperientzia zabala dela eta. BiscayTIKen sistema informatikoak azpiegitura horretan daude kokaturik; beraz, sistema sendoak dira, segurtasun eta erabilgarritasun-maila handikoak eta erredundantzia geografikoko sistemak erabiltzen dituzte.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA