Izenpe

Biscaytik e-administrazio proiektua da, eta segurtasun teknologikoa, zein juridikoa ezinbestekoa da. Hori dela eta, Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako Izenpe egiaztapen  eta zerbitzu enpresarekin batera aritu da lanean honako alderdiak koordinatzen:

  • Funtzionarioen eta Arduradun Publikoen txartelen jaulkipenaren kudeaketa.
    Funtzionario  eta Arduradun Publikoek identifikazio elektronikotzat eta sinadura elektroniko aurreratutzat erabiltzen dituzte Izenpe txartelak.
  • Zigilu Ziurtagirien jaulkipena eta inplementazioaren kudeaketa.
    Toki Administrazioek ziurtagiri hauek erabiltzen dituzte dokumentazioa zigilatzeko.
  • Egoitza Ziurtagirien jaulkipena eta inplemetazioaren kudeaketa.
    Honen aplikazioaren bidez Interneten Toki Administrazioaren egoitza elektronikoaren titularra identifikatzen da. Gainera BiscayTIKen inplementaturik dauden egoitza elektroniko ziurtagiriak EV -balidazio zabaldua dute- motakoak dira. Ziurtagiri horiek babes-maila handiagoa eskaintzen diote erabiltzaileari, baita nabigatzaileetan barra berdea eskuratzeko aukera ere.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA