BiscayTIK Fundazioa - WeGo Smart Sustainable City Awards III. saria. Errusia 2017

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

WeGo Smart Sustainable City Awards III. saria. Errusia 2017

Sari honek praktika onak aitortzen ditu, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako garapen iraunkorreko alor nagusietan.

BiscayTIK Fundazioak Zilarrezko saria eskuratu zuen e-Administrazioko Zerbitzuen kategorian, WeGo Awards sarien hirugarren edizioan. Sariaren aurtengo edizioa World eGovernments Organization of Cities and Local Governments elkartearen asanblada nagusian egin zen, Errusiako Ulyanovsk eskualdean. Teknologia berriak erabiltzeko egindako sustapen-lana aitortzeko eskuratu zuen saria, zehazki, zerbitzu publiko eraginkor eta kalitatezkoak aplikatzeko egindako lanagatik.

Era berean, BiscayTIK Fundazioa finalista izan zen Hiri Irekiak kategorian, tokiko gobernu irekirako Udala Zabaltzen proiektuari esker.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA