BiscayTIK Fundazioa - World Summit Award-en finalista (2015). Internazionala

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

World Summit Award-en finalista (2015). Internazionala

BiscayTIK Fundazioa World Summit Award-en finalisten artean kokatu zen, toki administrazioak modernizatu eta herritarrengana hurbiltzeko duen proiektuari esker. Sarirako deialdia bi urterik behin egiten da Nazio Batuetako herrialde guztien artean; informazioaren gizarte sendo bat lortzen laguntzeko aplikazio mugikorren eta interneten arloko ekimen onenak saritzea eta ezagutaraztea da helburua.

Edizio honetan, epaimahaiak 86 herrialdetako 386 hautagai ebaluatu zituen, eta 97 aukeratu zituen finalista ekimenaren 8 kategorietan saridun izateko; hona hemen kategoriok: gobernua eta open data, osasuna eta ingurumena, irakaskuntza eta zientzia, aisialdia, kultura eta turismoa, komunikazioa eta hedabideak, negozioak eta merkataritza, eta inklusioa eta ahalduntzea.

BiscayTIKen proiektua "gobernua eta open data" kategorian zegoen sartuta. Kategoria horretan, administrazioek herritarrentzat sortutako tresnak ebaluatzen dira: ea zerbitzuaren kalitatea eta haren prozesu demokratikoa nabarmen hobetzen duten, politika publikoan indartzen dituzten, informazioa trukatzen laguntzen duten eta gardentasuna eta herritarren partaidetza areagotzen dituzten.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA