BiscayTIK Fundazioa - Lehendakariaren ongietorria

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Lehendakariaren ongietorria

Ibone Bengoetxea
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua
BiscayTIK Fundazioaren lehendakaria

BiscayTIK Fundazioa 2009az geroztik ari da lanean tokiko erakundeen sistema informatikoen modernizazioan, administrazioa Bizkaiko herritarrei hurbilarazteko asmoz.

Sortu zenetik, BiscayTIK udalen eta mankomunitateen neurrira egindako ikerketa, garapen eta ezarpen prozesu aitzindari baten buru izan da. Gaur egunera arte, Lurraldeko tokiko administrazioen %90ek baino gehiagok bat egin dute BiscayTIK-en ekimenarekin, beraien sistemak teknologikoki modernizatuz, beraien kudeaketaren eraginkortasuna handituz eta, bereziki, herritarrei eskainitako zerbitzua hobetuz.

Gainera, zuzendu dugun prozesu berritzaileari esker, geure talentua gure mugetatik harago proiektatu ahal izan dugu; izan ere, hori egiaztatzen dute urte hauetan guztietan jaso ditugun nazioarteko aintzatespenek.

Eragileak garela jakitun, BiscayTIK-en proiektu berriak garatzen jarraitzen dugu, betiere, tokiko erakundeekin lankidetzan, sortzen ari diren beharrizan berriei erantzuteko tresnak jartzeko haien esku. Horiek, besteak beste, gardentasunarekin, parte-hartzearekin, gobernu onarekin, eraginkortasunarekin edota instituzioen arteko koordinazioarekin daukate zerikusia.

Bizkaiko Foru Aldundian eta, beraz, BiscayTIK-en ere, udalekin batera lanean jarraitzeko erronka daukagu, horiek pertsonen zerbitzura egon daitezen. Herritarrengandik hurbil egotea eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea izango dira gure proiektuen ardatzak hurrengo urteetan; izan ere, horrela, Bizkaia lurralde modernoa, eraginkorra, gardena, parte-hartzailea eta munduari konektatua lortuko dugu.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA