BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

BiscayTIK Fundazioa

BiscayTIK Fundazioa 2008an sortu zen irabazi asmorik gabeko fundazio publiko gisa, proiektuaren benetako sustatzailea den Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Fundazioaren gobernuko organo gorena Patronatua da.

2009an BiscayTIKek doako @bizkaia.eu posta elektronikoa sortu zuen, erabilgarri dagoena eskaera egiten duten14 urte baino gehiagoko biztanle guztientzat.

2011n BiscayTIK Bake Eder Ezagutza Zentroan behin betiko kokatu zen. Egoitza berri hau enpresen eta Fundazioaren arteko elkarlana errazteko pentsatuta dago, eta antzinako Bake Eder Jauregiaren orubean, Getxon, egin da.

Hasieratik asmo handiko proiektua zela argi geratu zen. Proiektua Udal Administrazioan IKTen aplikazioan nazioarteko mailan erreferentea da, eta honako helburuak ditu:

  • Bizkaiko Udal Administrazioen tresnak homogeneizatzea: udalek arazoak dituzte sistema informatiko bateratuak erabili ahal izateko, udal guztiek ez dituzten baliabideak erabiltzea baitakar, batez ere txikienen kasuan. BizkaiTIKen xedea egoera honi irtenbidea ematea da, udal erakundeak azken teknologiaz hornituz kudeaketa eraginkorragoa lor daitezen eta haien artean arrail teknologikoa ekidi dezaten.
  • Administrazioa herritarrei hurbiltzea IKTak erabileraren bidez: udal sistema informatikoen berritzeari esker udalek herritarrei Udal Administrazioa hurbilduko dieten izapidetza online-eko sistemak garatu ditzakete. Horrela, udalarekin egin behar dituzten bere ohiko kudeaketak eta izapideak erraztzen dira.
  • Bizkaia nazioarteko erreferente bilakatu tokiko administrazio elektroniko alorrean: Teknologia Berrien inguruan egindako lan itzela ezagutza oso espezializatua sortzen du, beraz, oso interesgarria da munduko edozein lekutako administrazioentzat. Getxoko Bake Eder Ezagutza Zentrotik BiscayTIKek enpresekin elkarlanean dabil produktu eta zerbitzu berriak sortzen eta ezagutarazten, estatu mailan, zein nazioartekoan, aberastasuna sortzeko eta Tokiko Administrazio elektronikoaren alorrean Bizkaia nazioarteko mailan erreferentea bilakatzeko xedeaz.

IKTak gizarteratzeko BiscayTIK Fundazioak BiscayTIK Business School-a du. Bere helburua Teknologia Berriak eta bere erabilera ezagutaraztea da herritarrei, alor publikoari eta enpresei zuzendutako prestakuntzaren bidez. Horri esker Bizkaia teknologikoki aurreratuen dauden gizarteen mailan kokatuta dago.

Fundazioaren Patronatua

Lehendakaria:
Lehendakariordea:
  • Koordinazioko Zuzendari Nagusi eta Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabineteko burua.
Kideak:
  • Zerbitzuen, Udal Harremanen eta Larrialdien Zuzendari Nagusia
  • Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendari Nagusia
  • Administrazioaren Modernizaziorako Zuzendari Nagusia
  • Nekazaritzako Zuzendari Nagusia
  • Enplegua Sustatzeko Zuzendari Nagusia
  • Katastroaren eta Zerbitzuen Zuzendari Nagusia
  • Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Zuzendari Nagusia
  • Kultura eta Kirol Zuzendari Nagusia
  • Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendari Nagusia
  • Hirigintzako Zuzendari Nagusia

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA