Aurrekari historikoak

Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan dagoen Lurralde Historikoa da. 1.200.000 biztanle ditu eta bere hiriburua Bilbao da. Biztanleria tamaina desberdineko 112 udalerrietan banatuta dago. Bilbaok 350.000 biztanle ditu eta Getxok edo Barakaldok moduko hiriek 100.000 inguru biztanle eduki dituzte. Hala eta guztiz ere, Lurraldeko udalerri gehienek ez dute 5.000 biztanle baino gehiago. Udal txikienen kasuan baliabideak urriak dira eta askotan bat edo bi langile baino ez dira.

Bizkaiko Foru Aldundia azken bolada honetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabileraren alde dabil lanean. GAuzak horrela, 2007an 14 urte baino gehiago zuten biztanleriaren erdia baino gehiagok Internet, bere etxeetatik, erabiltzeko aukera zuen eta ohiko erabiltzailea zen. Era berean, nortasuna egiaztatzeko eta Sarean sinadura segurua izateko, ordurako, baliabide teknologikoak eta legalak existitzen ziren NAN elektronikoa, Osasun txartela elektronikoa (ONA), Izenpe eta BizkaiBai bezalako indarrean zeuden txartel desberdinak erabiliz.

Gauzak horrela, Diputazioko arduradunek pentsatu zuten une egokiena zela udaletan eta mankomunitatetan IKT aplikatzeko asmo handiko proiektu bat martxan jartzeko, bai barne kudeaketa hobetzeko, bai herritarrei izapideak online egiteko aukera emango dituen administrazio elektronikoa garatzeko.

Horretaz gain, gehitu behar zitzaion zegoen estatus teknologikoak bermatzen zuela asmo handiko proiektu honen bideragarri tasuna eta iraunkorrtasuna denbora aurrera joan ahala, behar zen zentralizazio eta behar ziren kostu guztien optimizazioa lortuz. Lehenengo aldia zen egoera egokia eta aproposa sortzen zela Bizkaian biztanleriari bizitza errazagoa egiteko teknologiari esker.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA