BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

10 urte Bizkaia modernizatzen

2008an jarri zen lehen harria, 10 urte hauetan Bizkaiko administrazio lokala modernizatzeko eta Lurralde Historikoa mundu mailako erreferentzia bihurtzeko lan egin duen proiekturako. Asko izan dira 10 urte hauetan egindako lanak eta horietan parte hartu duten pertsonak. Hasteko, eskerrik asko pertsona horiei guztiei!

BiscayTIK proiektua erakunde pilotu batzuek hasierako lanetan izandako lankidetzarekin jarri zen abian, haiek izan ziren aitzindariak, eta ahalegin handiko hamarkada honen ondoren dagoeneko 100 erakundek baino gehiagok kolaboratzen dute BiscayTIKekin.

Hamar urte izan dira berrikuntzan, bizitza errazteko administrazioko profesionalei eta baita herritarrei ere, eta gaur egungo egoerara iristeko, zeinean Bizkaiko erakunde lokalen %97 BiscayTIK proiektura atxikita dagoen eta zeinean horiek zerbitzuak 0 eta 10 arteko puntuazioan 8,75 batekin baloratu duten. Erakunde lokalek doan jaso dituzte zerbitzuak hasieratik, eta aukera eman zaie beren herritar guztiei administrazio elektronikoa eskaintzeko, bestela egin beharko zituzketen ahalegin ekonomikoak egin beharrik gabe. Horrez gain, murriztu egin dira desplazamenduak, tokiko kudeaketak eragindako denbora-galerak, papera aurreztea lortu da, eta, oro har, kostuak aurreztu dira, eta Bizkaiko baliabideak optimizatu.

Proiektua Informazioaren Gizartea Bizkaian sustraitzeko sortu zen, herritarrak eta administrazio lokala elkarrengana hurreratuz, udal sistema informatikoak modernizatuz eta Bizkaia erreferentzia bihurtuz administrazio elektronikoan. Teknologiaren eskutik, ahalegin handiak egin dira urte hauetan guztietan modernizazioaren prozesuan inor ez uzteko atzean, teknologia berriak gizarteko talde eta adin guztietako pertsonengana hedatuz, azken batean proiektuaren arrakasta Bizkaiarentzat eta hemen bizi den, lan egiten duen edo harremanak dituen pertsonetako bakoitzarentzat baliagarri izatea baita.

Modu berean urteurreneko ekitaldiek ere Bizkaiko pertsona guztiak aintzat hartu nahi izan dituzte, maiatzean hasita, hedabideekin egindako lehen ekitaldi batekin eta Bizkaiko toki administrazioentzako beste batekin jarraituta, gogoeta egiteko hamar urteotan egindako bideaz eta etorkizunari begira egin beharreko erronken bideaz. Hirugarren ekitaldia World Café bat izango da, interes-talde guztiak batzeko eta modu globalean jasotzeko bizkaitarrek Informazioaren Gizarteaz dituzten iritziak. Bestalde, etorkizunari begiratu nahi izan zaio espezifikoki teknologia berrien erabilera onari eskainitako ekitaldi batekin, haurrak eta nerabeak horien erabilera seguru eta arduratsuan hezteko asmoz. Azkenik, amaierako gala hamargarren urteurreneko ekitaldi nagusia izango da azaroan Euskalduna Jauregian, amaiera bikaina emateko gaur egunera arteko bidea gidatu duten eta etorkizunari begira oinarri sendoa osatzen duten arrakastaz betetako 10 urte ez ahaleginik gabekoei.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA