BiscayTIK Fundazioa - Izapidetza telematikoa nola egin

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Izapidetza telematikoa nola egin

Izapidetza telematikoa egin ahal izateko, lehenengo eta behin, erabiltzailea identifikatu behar da. Identifikazioa egiteko bi modu daude: nortasuna egiaztatzea sinadura elektrikoko txartela erabiliz edo itunpeko- sinadura sistema baten bidez.

Gaur egun erabiltzaileak udaletako eta mankomunitatetako webguneetan nortasuna egiaztatzeko ONA Osasun Txartela, IZENPE Txartela edo NAN elektronikoa erabil ditzake. Horretaz gain, BiscayTIKek garatutako webguneetan izapide elektronikoak @bizkaia.eu posta elektronikoaren erabiltzailea eta gakoaren bidez egin daitezke. Kasu hau itunpeko-sinadura da, hau da Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzko 11/2007 Legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen identifikazio mekanismoa. Itunpeko-sinaduraren bidez egin daitezkeen izapideak desberdinak izango dira udal edo mankomunitate bakoitzaren arabera.

Erabiltzaileak izapide bakoitzean izapide horren inguruko informazioa aurkituko du: aurkeztu beharreko dokumentazioa, aukeratutako izapidea arautzen dituzten legeak eta , amaitzeko ohar gehigarriak. Hau da, izapidea bulegoetan aurrez aurre egiteko aukera adierazten du, eta, horrela nahi izanez gero, nora jo behar den zehazten du. Horrez gain, zalantzak argitzeko eta laguntza eskatzeko telefono zenbakiak agertzen dira.

Izapide elektronikoa hasten denean, erabiltzaileak pantailan agertuko diren pausuak jarraitu beharko ditu. Dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, dokumentazioa formatu digitalean egon beharko da. Erabiltzailearen eskaera egiaztatu baino lehen, datu guztiak errepasatzeko aukera izango du. Eskaria sinatu ostean izapidea eginda dagoela probatzen duen frogagiria lortuko da, dagokion erregistro zenbakiarekin.

'Nire tramiteak'atalak "Nire egungo izapideen egoera" jarraitzeko aukera ematen du, baita aurretik egindako kudeaketa guztiak kontsultatzea eta horietako dokumentazioa deskargatzea ere.

Izapidetza online dituzten udalak eta mankomunitateak

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA