BiscayTIK Fundazioa - @bizkaia.eu kontuaren segurtasuna

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

@bizkaia.eu kontuaren segurtasuna

@bizkaia.eu posta-kontu elektronikoa aktibatu ahal izateko derrigorrezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea eta emandako datuak egiaztatu ostean BiscayTIKek ematen duen aktibazio kodea izatea. Era honetan erabiltzailearen nortasuna egiaztatuta geratzen da, beraz, nortasun ordezkapenak sahiesten dira eta posta hau pasaporte digital bihurtzat har daiteke udal izapidetza ahalbideratzen dielako herritarrei erabiltzaile izena eta gakoa besterik ez erabiliz.

Azpimarratu behar da, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen digun bermea daukala. Gaur egun, badaude zerbitzu ona eskaintzen duten Internet bidezko doako posta-kontu asko. Hala ere, gehienetan informazioa zehaztu gabeko kokalekuetan dauden zerbitzarietan gordetzen da, eta leku horietan datu pertsonalen inguruko legedi propioa dute. @bizkaia.eu poste elektroniko sistema honetan sartzen diren datuak Bizkaian bertan gordetzen dira eta datu pertsonalen tratamenduari buruz indarrean dagoen tokiko legedia betetzen dute. Hori dela eta, herritarren eskubideak babestuko direla bermatzen da.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA