@bizkaia.eu

www.bizkaia.eu helbide elektronikoaren bidez @bizkaia.eu posta kontura sartzea dago. Zerbitzu hau 14 urte gorako bizkaitar guztiei zuzenduta dago 2009tik IKTak herritarrei hurbil daitezen, hau baita BiscayTIK Fundazioaren helburuenetako bat.

@bizkaia.euposta kontu elektronikoa doakoa eta publizitaterik gabekoa da, eta 10GBko edukiera duen postontzia du. Gainera, 10GBko disko gogor birtuala dakar erabiltzaileak edozein dokumentuadigitala gordetzeko eta eskuragarri izateko edozein momentutan, edozein lekutatik.

Horretaz gain, @bizkaia.eu udalen eta mankomunitateen webguneen bidez izapide telematikoak egiteko balio duen giltza bat da eta erabil daiteke ohiko identifikazio sistemen ordez (NAN elektronikoa,ONA Txartela,IZENPE Txartela). Posta elektronikoa eta bere gakoa itunpeko- gakotzat har daitezke. Horiek herritarrei identifikatzea eta Interneten erabilgarri dauden izapide batzuetara sartzea ahalbideratzen die.

Abantaila datza, ez baita beharrezkoa txipdun txartelak eskatzea edo txartel irakurgailurik erostea.

Plataforma hau sartzen erraza da merkatuko edozein gailutik (mahaigainekoak edo mugikorrak), edozein sistema eragiletik (askea edo ordaindu beharrekoa) eta edozein nabigatzailetik. @bizkaia.eu garatzerakoan software librea erabili da, eta horrek pertsonalizazio nabarmenagoa eta etorkizunerako aukera gehiago izatea ahalbideratzen du, baita zerbitzuari lotutako kostua murriztea ere.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA