BiscayTIK Fundazioa - @bizkaia.eu posta elektronikoa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Nola sortu @bizkaia.eu posta-kontua

@bizkaia.eu kontua eskatzeko 900 840 250 doako telefonora deitu edo info@biscaytik.eu helbidera mezu bat bidali behar da. Hemendik egun batzuetan aktibatzeko kodea helaraziko dizute. Kode hau pertsonala, besterezina eta ezinbestekoa da kontu berri bat sortzeko.

@bizkaia.eu Kontuaren aktibazioa www.bizkaia.eu webgunetik egiten da. Kontua lehenengoz martxan jartzeko pantailak botoi bat dauka ezkerraldean, "Aktibatu nire kontua". Klikatzean erabiltzailea identifikatzeko formulario bat agertuko da, eta bertan jaiotze-data eta jaso duzun gutun pertsonalean lauki gorri batean agertzen den aktibazio-kodea idatzi behako dituzu.

Hurrengo pausoan posta-kontuaren datuak aukeratu beharko dituzu: erabili nahi duzun helbide elektronikoa, helbidea norena den adierazten duen izena,baita karakter alfazenbakizko gutxieneko kopurua izan behar duen gakoa ere.

Amaitzeko, kontuaren sorrera baieztatuko da ,eta sortu berri duzun helbide elektronikoa agertuko zaizu pantailan. Horrekin batera, gakoa ahaztuz gero kontua berreskuratzeko erabili beharko duzun kodea adieraziko zaizu. Gomendagarria da azken pantaila hori inprimatzea erreskate-kodea beti eskura eduki dezazun.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA