BiscayTIK Fundazioa - Nola izan Bake Eder Ezagutza Zentrokoa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Nola izan Bake Eder Ezagutza Zentrokoa

Bake Eder Ezagutza Zentroa zentro teknologiko berritzaile eta aitzindaria da, bakarra bere esparruan. Bertan Komunikazio Teknologien bidez herritarren arretarekin lotutako teknologiak ezagutarazteko ekintzak eta kudeaketa praktikak egiten dira.

Pentsatuta dago elkarlaneko gune publiko-pribatu gisa berrikuntza eta ezagutza sortzeko Tokiko Administrazioan teknologien aplikazio gaietarako. Horretaz gain, balio erantsia sortzeko eta Bizkaiko enpresa profesionalak estatuan, zein nazioartean sustatzeko eginda dago.

Ezagutza Zentroko parte izan nahi dituzten enpresek informatika, telekomunikazioak, Teknologia Berriak eta Informazio Gizartea, Interneten erabilera aurreratua (komunikazioa, aholkularitza eta kontsultoretza...) alorrekoak izango dira eta enpresen lehiakortasunaren hobekuntzari buruzko zerbitzuekin loturik egon behar dute.

Bake Eder Ezagutza Zentroko parte izateko eskaera inprimakia, betetzeko argibideak barne dituena, deskarga daiteke. Formularioa (PDF 828KB)

Dudarik izatekotan, BiscayTIKekin harremanetan jarri eskaintzak@biscaytik.eu helbide elektronikoaren bidez.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA