Bizkaia Aretoa Bake Eder Jauregiaren lehenengo solairuan dago. Oso egokia da bilerak eta aurkezpen jendetsuak egiteko. Erabilera anitzeko gunea da, dituen panel irristagarri batzuei esker gunea bitan zatitu baitaiteke, bi giro desberdin osatuz beharrezkoa izatekotan.
Atrioa Bizkaia aretoaren gelaurrea da. Antzinako Bake Eder Jauregiko atari nagusia da, leku zabala eta dotorea bertaratutakoei erosotasunez harrera egiteko, oso egokia gonbidatuak arretaz hartzeko eta elkarrizketak errazteko hasi baino lehen eta atsedenaldietan.
Ezaugarriak:
Azalera:
- 114 m2 guztira (zatitu daiteke)
- Atrioa: 103 m2
- Erabilgarria
Ekipamendua:
- WIFI
- Hizlarientzako mikrofonoak*
- Plasma TB 1 (gehiago jarri daitezke eskatzekotan)*
Segurtasuna: Sarbide eta bertaratutakoen kontrola (check in)
Bazkaria: Baldintzak kontsultatu
Aparkalekua: Erabilgarritasuna kontsultatu
* Bizkaia Aretoan baino ez