BiscayTIK Fundazioa - Bake Eder Ezagutza Zentroa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Bake Eder Ezagutza Zentroa

BiscayTIK proiektua zehaztu zenean argi geratu zen, bere izaera apartagatik, ezagutza ugari sortzen ari zela administrazio elektroniko alorrean, eta ezagutza multzo hau oso interesgarria izan zitekeela munduko edozein Administrazioentzat. Hori dela eta, proiektuan Bake Eder Ezagutza Zentroa sortzeko ideia erantsi zen. Zentroak herritarrei zerbitzuak ematerakoan nazioarteko mailan erreferentea izateko asmoz sortu zen.

Ezagutza Zentroko helburuenetako bat aberastasuna sortzea da, bai ekonomikoa, bai beste mota batekoa – ezagutzaren transmisioarekin edo enplegu sorkuntzarekin lotutakoa adibidez-, modu iraunkorrean, eta Bizkaiko lurralde historikoko pertsonen eta enpresa-ehunaren hazkuntzarako.

Bake Eder Ezagutza Zentroan kokaturik dauden enpresek BiscayTIK proiektuaren esparruan garatu ditzakete euren jarduera, beti ere herritarren mesederako eta lehiakortasunaren hobekuntzarako teknologiaren inguruko ezagutza aurreratuaren sorkuntzarekin lotuta daudelarik. Parte hartzen duten enpresek honako jarduerak jorratzen dituzte: produktu berriak garatzea, ikerketa eta berrikuntza edo hedaketa edo jarduera antolaketa ekintzak bultzatzea, baita beka eta masterrak moduko prestakuntza lan desberdinak ere.

BiscayTIKek enpresekin elkarlanean aritzen da komunikazio bideak zabaltzeko, estatu mailan, zein nazioartekoan, berrikuntza guzti hau ezagutarazi dezan eta Bizkaia nazioarteko mailan erakarpen puntua eta erreferente bihurtu dadin tokiko administrazio elektronikoa alorrean.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA