BiscayTIK Fundazioa - segurtasun elektronikoa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Segurtasun elektronikoa BiscayTIK webgunetan

BiscayTIKek egindako webguneen izapidetza elektroniko sistemaren segurtasuna bermatuta dago, erabiltzailearen nortasuna ziurtatzeko sistemak, sinadura aurreratuko sistemak, denbora-zigiluko mekanismoak eta segurtasun maila gehigarria ematen duten egoitza elektronikoko EV (Extended Validation) ziurtagiriak erabiltzen baitira.

BiscayTIKek sortutako web atarien bidez izapideak egin nahi izanez gero, erabiltzaileak aldez aurretik identifikatu beharko da. Gaur egun erabiltzaileak udaletako webguneetan nortasuna egiaztatzeko ONA Osasun Txartela, IZENPE Txartela edo NAN elektronikoa erabil ditzake. Horretaz gain, BiscayTIKek garatutako webguneetan izapide elektronikoak @bizkaia.eu posta elektronikoaren erabiltzailea eta gakoaren bidez egin daitezke. Kasu hau itunpeko-sinadura da, hau da Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzko 11/2007 Legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen identifikazio mekanismoa. Itunpeko-sinaduraren bidez egin daitezkeen izapideak desberdinak izango dira udal erakunde bakoitzaren arabera.

Izenpe jaulkitako EV (Extended Value) egoitza elektronikoko ziurtagiriak balio legala dute, eta atariaren titulartasuna bertan adierazten dena dela bermatzen duten aplikazioak dira. Esate baterako, ziurtagiriei esker badakigu www.abanto-zierbena.org idaztean Abanto-Zierbenako udalerriaren benetako egoitzara sartzen ari garela, eta aurrean duguna ez dela administrazioaren nortasuna faltsutu nahi duen webgunea. Benetako egoitza eta egoitza faltsua bereiztea erraza da, webgunearen helbide elektronikoa ikusten den eremuan seinale berde bat agertzen delako, webgunea segurua dela adierazten duen marka hain zuzen ere.

Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzko 11/2007 Legearen arabera, gaur egun baldintza horiek bete behar dituen erakunde bakarra Estatuko Administrazio Orokorra da. Erkidego Autonomoetan eta Tokiko Administrazioeetan ziurtagiriak erabiltzea derrigorrezkoa ez den arren, BiscayTIKek egoitza elektronikoetako ziurtagiriak inplementatu egiten ditu. Ondorioz, bere atariak bide-erakusle dira. Planteamendu horri esker, prozedura bera estatu osoan aplikatzen duen lehenengoetariko erakundea bihurtu da, mundu mailan.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA