Zerbitzuak hodeian

BiscayTIKek Software as a Service (Saas) Cloud Computing edo Zerbitzua hodeian izenekin ezagunak diren eredua, erabiltzen du Toki Administrazioei eskaintzen dizkien zerbitzu guztietan. Horrek esan nahi du software-a eta datu guztiak BiscayTIKen zerbitzarietan gordetzen direla, eta Interneten bidez eskuratu daitezkeela. SaaS ereduari esker, udalek ez dute euren ordenagailuetan programak instalatzeko beharrik izango; are gehiago, ez dute aplikazioak instalatzeko azpiegitura informatiko espezifikorik behar izango. Zerbitzuetara urrutitik sartzeko behar izango duten bakarra Interneteko konexioa da ,eta ezaugarri horrek kostuen murrizketa handia ekarriko du.

BiscayTIKeko sistemen azpiegitura osoa Lantikeko Prozesaketa-Zentroetan kokatuta dago. Lantik Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa informatikoa da, eta bere ardurapean dagoen aipatutako azpiegiturak ezaugarri teknologiko berrienak ditu, besteak beste: erredundantzia geografikoa, erabilgarritasun handia eta 24x7 jarduteko zerbitzua. Azpiegituraren nolakotasun horiek behar-beharrezkoak dira sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko eta herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko.

"Cloud" edo hodei pribatuko eredu honi esker ekonomia-, giza eta antolaketa-gastuak hein handi batean murrizten dira, bitartekoak zentralizatzen baititu, Toki Administrazio bakoitzak ez duelako bere azpiegitura mantendu behar horrek dakartzan, ondorio eta gastuekin.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA