BiscayTIK Fundazioa - Izapidetza telematikoa dituzten web atariak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Izapidetza telematikoa dituzten web atariak

Udal edo mankomunitate batek Udal Administrazio Kudeatzailea - UAK duenean, badu behar duen teknologia hurrengo pausua emateko: webgunea berritu eta izapidetza telematikoa edo, eguneko 24 ordu erabilgarri den, bulego birtuala sistema ezarri.

BiscayTIKek Toki Administrazioentzat sortzen dituen web atariek udalekin harremanetan jartzeko kanal berriak dira, eta herritarrei izapideak telematikoki edonon eta edonoiz egiteko aukera eskaintzen diete.

Webgunetako edukien kudeaketarako sistemak Toki Administrazioei edukiak mantentzeko aukera ematen diete,BiscayTIKen laguntzarik gabe eta ezagutza informatiko aurreraturik izan gabe. Tresna bera erabiliz sortu diren arren, atariek Administrazio bakoitzarentzat egokitutako diseinu berezia daukate, udalek eta mankomunitateek, berezko duten izaera eta nortasuna gal ez dezaten.

Atarien bidez, herritarrek 100 izapide baino gehiago, hasieratik bukaerara telematikoki, egin ditzakete. Gainera, izapidetza katalogoa bistaratzea eta norberaren izapideen egoera ezagutzea bezalako ekintza soil, baina garrantzitsuak, egin ahal izango dira, bere udal edo mankomunitatearen webgunea bisitatuz. Horrez gain, bere izapideen historia ere kontsulta dezakete, eta horren bidez iraganean egindako izapideak kontsultatzeko aukera dago. Interneten bidez egindako sarrera erregistro batek udaletxean bertan egindakoaren tratamendu bera du.

BiscayTIKek sortutako webguneen izapidetza sistemaren segurtasun elektronikoa bermatuta dago. Segurtasuna ziurtatzeko, nortasun pertsonala sistemak, sinadura aurreratuko sistemak, denbora-zigiluko mekanismoak eta segurtasun maila gehigarria ematen duten egoitza elektronikoko EV (Extended Validation) ziurtagiriak erabiltzen dira, eta horrek babes gehigarria ematen dio erabiltzaileari.

Izapidetza online dituzten udalak eta mankomunitateak

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA