BiscayTIK Fundazioa - Udal administrazio kudeatzailea

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Udal administrazio kudeatzailea

BiscayTIKen helburu nagusienetako bat Bizkaiko udaletatik eta mankomunitatetatik atzeratuta dauden sistema informatikoak kentzea da. Sistema horiek udal bakoitzak bere aplikazioak behar berrietara egokitzeko hornitzaile desberdinek emandakoak aplikazioak dira askotan eta, sarritan udal informazio sistemak isolatutako informazio irlez osatuta daude, ondorioz, aplikazioak eta batu baseak biderkatu dituzte.

BiscayTIK azaldutako egoera konpontzeko asmoz, Udal Administrazioen kide teknologiko gisa arituko da, eta Bizkaiko udal eta mankomunitate guztiei behar informatiko gehienak asetzen dituen Udal Administrazio Kudeatzailea eskaintzen die. Honako hauek dira Udal Kudeatzaileak barne hartzen dituen udal sailak:

  • Sarrera eta Irteera Erregistroa
  • Biztanleen Errolda
  • Kontabilitatea
  • Aurrekontuak
  • Ondarea eta Inbentarioa
  • Zergen Kudeaketa eta Diru-Bilketa
  • Giza Baliabideak
  • Nominak
  • Gizarte Zerbitzuak

Moduluak erabat integratuta daudenez, kudeaketa eraginkorra gauzatzeko aukera eskaintzen dute. Horrela, ez dago sistemaren zati batean soilik existitzen diren daturik, behar ez diren erredundantziak sahiesten dira, eta informazioa ez da ulergaitz bihurtzen.

Datuen izaera integratua dela eta, Espedienteen Kudeaketarako modulua ez da prozeduran eman behar diren pausoak adierazten dituen "gida" soilik, baizik eta aplikazioekin eta Datu-Baseekin batera elementuek elkarri eragiten dieten sistema bat osatzen dute. Elkar eragiteak ahalmen eta aldakortasun handiko baliabidea sortzen du, eta beste moduluen funtzionamendua egituratuko eta antolatuko du.

Sistema horri esker, Udal Administrazioek Teknologia Berriek dakartzaten hobekuntzak erabiltzeko aukera izango dute, hala nola, dokumentu-kudeatzailea, sinadura digitala eta denbora-zigilua.

Udal Administrazio Kudeatzaileak ezartzearekin batera tokiko erakundeek prest daude, nahi izanez gero,hurrengo pausua emateko: hau da, webgunea propioa sortzea eta herritarrei webgunearen bidez izapidetza telematikoa egiteko aukera ematea.

Izapidetza online dituzten udalak eta mankomunitateak

BiscayTIKek eskaintzen dituen zerbitzuak

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA