BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Business School berriro ere izango da EHU-ren Udako Ikastaroen egoitzetako bat

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Gertakariak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Fundazioak hitzarmen bat sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Bake Eder jauregia ere Udako Ikastaroen edizio berriaren egoitza izan dadin.

Uztailaren hasieran, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, "Marketing Online III- el poder de Mr. Google", ikastaroa egingo da, Informazio Zientziak eta Komunikazioa arloan barruan.

Aurreko edizioan bezala, mintegiaren helburua da parte-hartzaileei prestakuntza ematea bilatzaileen azken eguneratzeei buruz eta SEO diziplinaren azken joerei buruz, edozein web-proiektutan bilatzaileen kokatze naturalerako estrategiak aplikatzeko.

Programaren bidez, ikasleak SEO tekniken aplikazioan prestatuko dira eta, era berean, beharrezko tresnak ikasiko dituzte motor nagusietan ahalik eta ondoen kokatzeko.

BiscayTIK Business School-en misioa

BiscayTIK Business School-en teknologia berriak herritarrei helarazteko aurrez ikusitako ekintzen barruan sartzen dira jarduera horiek. Egitasmo honen helburua teknologia horien potentzial osoa ezagutaraztea da.

Oraindik prestatzen ari diren gazteak zein jardunean dabiltzan profesionalak gogoan, BiscayTIK Business School-ek informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzeko egiten du lan; horretarako, lehiakortasuna hobetu nahi du eta Bizkaia gizarte teknologiko aurreratuenen parean jarri nahi du.

Maiatzaren 5etik aurrera egin daiteke EHUren matrikula Udako Ikastaroetan, harik eta plaza guztiak bete arte. Agibide gehiagorako, kontsultatu web ofiziala.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA