BiscayTIK Fundazioa - UPV/EHU-ko Udako Ikastaroak BiscayTIK Business Schoolen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Gertakariak

 

Gaur goizean hasi da Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen edizio berri bat BiscayTIKen egoitza den Bake Eder Jauregian, Getxon.

Juan A. Martín Zubiaur, BiscayTIK Fundazioaren Zuzendari Nagusia eta Carmelo Garitonandia, UPV/EHUko Errektoreordea inaugurazio ekitaldian egon dira eta biek nabarmendu dute jakin-minaren eta eguneraturik egotearen interesaren garrantzia, batez ere hain aldakorra den Informazio Teknologiak eta 2.0. Mundu esparru honetan.

Bake Eder Ezagutza Zentroaren Auditoriumean adin guztietako ikasleak eta profesionalak bildu dira, eta gaurtik, ekainak 30, uztailaren 2ra arte, asteazkena, Informazio eta Komunikazio Zientzien gai arloaren barnean "Marketing Online III- el poder de Mr. Google" izeneko ikastaroan hartuko dute parte.

Aurreko edizioan bezala, mintegi honen helburu nagusia parte-hartzaileak heztea bilatzaileen eguneraketa berrietan eta SEO diziplinaren azken joeretan kokatze natural estrategiak erabiltzeko bilatzaileetan edozein web proiektutan.

Programa honen helburua ikasleak SEO tekniketan aplikatzen prestatzea da, baita motor nagusietako kokaleku onenetan jartzeko beharrezkoak diren tresnak irakastea ere.

BiscayTIK Business Schoolen zeregina

Horrelako ekitaldiak BiscayTIK Business School jardueretan kokatzen dira eta bere xedea teknologia berriak herritarrei hurbiltzea da, bere gaitasun guztia jakinaraziz.

Prestakuntza prozeduran dauden gazteak eta aktiboko profesionalak kontuan harturik, BiscayTIK Business School-ek IKTen erabilera zabaltzeko ari da lanean, lehiakortasuna gehituz eta Bizkaia teknologia arloan aurreratuen dauden gizarteekin parekatuz.

Ikastaroa zuzenean jarraitu daiteke streamingen bidez http://ehutb.ehu.es/ webgunean, CursosVeranoKulturbasque kanalean.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA