BiscayTIK Fundazioa - Identifikazio digitalari buruzko jardunaldia 2012ko martxoaren 7an egingo da Bake Eder Ezagutza Zentroan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Gertakariak

 

Biscaytik Fundazioaren egoitza den Bake Eder Ezagutza Zentroan datorren martxoaren 7an identifikazio digitalari buruzko jardunaldia egingo da. Jardunaldi honetara bertaratuko direnek identifikazio segurua, ziurtagiri digitalak, sinadura elektronikoa eta abarrari buruz eztabaidatzeko eta sakontzeko aukera izango dute. Gai hauek ezinbestekoak dira administrazio elektronikoaren erronkari aurre egiteko eta Herritarrek Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoa izatearen 11/2007 Legea betetzeko.

BiscayTIK Fundazioak gure udalei e-administratibo ezagutza emateko planaren barruan jardunaldi hau antolatzen du, toki administrazioak moderniza daitezen eta udaletxeetako langileak teknologikoki presta ditzagun. Deialdia oso interesgarritzat jotzen dugu, bereziki alkate, zinegotzi eta funtzionarioentzat, identifikazio digitalari edo ziurtagiri elektronikoei buruz dituzten dudak argitu ditzaten, baita aginpide ziurtatzailea den aldetik, Izenperen lanari buruzko dudak argitzeko.

Goiz osoan zehar BiscayTIK proiektuan Ziurtagiri Digitalen erabilera aztertuko da, zein da Izenpe ziurtagiriak erabiltzearen arrazoia, administrazioan izandako esperientzien profesionalen ereduak, baita hainbat gaiei buruzko kontzeptu ere, sinadura elektronikoa, ziurtagiri digitalak, txartelak, erabilerak eta aldeak, eta EV Egoitza Elektronikoa eta Zigilu Elektroniko bezalako beste ziurtagiri batzuk.

Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da eta eguerdiko 12:00ak arte iraungo du eta langile publikoei, zein udal arduradun politikoei zuzenduta dago.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA