BiscayTIK Fundazioa - Administrazioaren FAQ

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Administrazioaren FAQ

Maiz egiten diren galderak

Atxiki nahi diren udaletxeek zerbait ordaindu beharko dute?
Ez, proiektua erabat doakoa da Bizkaiko udalentzat.
Udaletxe guztiak nahitaez atxikiko dira?
Ez. Proiektuarekiko atxikimendua guztiz askea da eta osoa edo partziala izan daiteke udaletxeen ezaugarri eta beharren arabera. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak udal guztiei dohainik eskaintzen die udaletxeak modernizatzean arazorik izan ez dezaten.
Nolakoa izango da nire udaletxearen eta BiscayTIKeko zerbitzari nagusiaren arteko komunikazioa?
Administrazioak BiscayTIKek eskainitako zerbitzuak jasoko ditu, Software as a Service eredua jarraituz. Zerbitzu hauek Bizkaiko Foru Aldundiko instalazioen barnean dauden Datuen Prozezatze Zentrotik eskainiko dira. Arkitektura honek komunikazio lineen baldintza tekniko jakinak eskatuko ditu.
Udal funtzionarioentzako prestakuntza espezifikoa eskainiko da? Zenbateko kostua izango du?
Bai, BiscayTIKek doako prestakuntzako egutegia eskainiko die funtzionarioei.
Non gordeko da udal dokumentazioa? Zer gertatuko litzateke sistemak huts egingo balu?
Infomazio guztia Bizkaiko Foru Aldundiko instalazioetako gune batean bilduko da eta sisteman gerta litezkeen hutsegiteak saihestu ahal izateko neurriak izango ditu.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA