BiscayTIK Fundazioa - Pribatutasun politika

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa
 

Pribatasun politika

www.biscaytik.eu Herritarren Web Atariaren eta erabiltzaileak erregistratzeko edukien jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sormen eta softwareari dagozkienak) BiskayTIKeko Fundazioarenak dira. Administrazioek egin eta zaintzen dituzten dokumentuen berrerabilpena Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoaren arabera arautuko da.

Webgune honen bidez ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izateko eta webgunearen erabilera errazteko, bisitatutako web orri kopurua, bisitari kopurua, webguneko bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna aztertzen dira.

Horretarako, Internet Zerbitzu Hornitzaileak landutako datu estatistikoak erabiltzen dira. Informazio horrekin Web Atariaren erabilera maiztasuna aztertzen da konexiorako datuak eta maizen bisitatutako atalak analizatuz. Web Atariak erabiltzen dituen aldi baterako cookiak gorde egiten dira konexioak irauten duen bitartean. Konexioa amaitzean, ezabatu egiten dira. Ez dira IP helbideak erregistratzen.

Pribatutasun-politika hau Web Atarian aplika daiteke soilik; ez da bermatzen beste webguneetan dauden loturen bidez sartzen bada, ezta webgune honetatik besteetara doazen loturetan ere.

Web Ataria ezin da indarrean dagoen legearen kontrako jarduerak egiteko erabili, eta, bereziki, ezin dira hauek egin, besteak beste:

  • Toki Fundazioaren edo hirugarrenen kontra jokatu.
  • Delituzko ekintza diren eduki desegokiak edo legez kanpokoak hedatu, besteak beste: terrorismoaren apologia, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea edo toki Fundazioari edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuak daudenak.
  • Zerbitzua (zerbitzuari konektatutako sareak edo sarea) kaltetu, desgaitu, gehiegi kargatu edo zaildu, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatu.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA