BiscayTIK Fundazioa - Business School: Enpresei zuzendutako prestakuntza

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Business School: Enpresei zuzendutako prestakuntza

Teknologia Berrien aurrerapena geldiezina da. Gure bizitzan integratuta daude eta zenbat eta aurreratuagoa herrialdea, orduan eta gehiago erabiltzen ditugu. BiscayTIK Business School-ek herritarrei, enpresei, arduradun politikoei eta langile publikoei zuzendutako ekimenak sustatzen ditu, Gizarteak, profesionalek eta enpresek IKT-ek erabil ditzaten eta lehiakorragoak izan daitezen.

Enpresen kasuan BiscayTIK Business School-ek prestakuntza eta IKT-ak sustapenerako egiten diren mota guztietako jardueretan hartzen du parte, honako bil helburu nagusi dituelarik:

  • Bizkaiko enpresetan IKT-ak erabilera zabala eta eraginkorra sustatzea, enpresak aurreratuagoak dauden herrialdetako mailan egon daitezen.
  • IKT gaietan adituak direnei proiektuak eta haien negozioa modu eraginkorrean kudeatzeko beharrezkoak diren eskuduntzak ematea, bezeroei prozedura eta teknologian irtenbide aurreratuak eskaintzeaz gain, zerbitzu bikaina eta arreta aparta ere eskaini diezaizkieten.

Business School-etik BiscayTIKek lan egiten du, Bizkaiak IKT erabileran aurrera egiteko, Bizkaia teknologikoki aurreratuen dauden gizarteen mailan egoteko.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA