BiscayTIK Fundazioa - Marketing turistikoa eta 2.0 erremintak, blogger adituen eskutik, BiscayTIK fundazioaren auditoriumean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Pasa den ostiralean, urriak 18, egin zen Euskal Kostaldea Bizkaia Costa Vascak deitutako Marketing Turistikoaren 2.0 Topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK fundazioaren egoitzan, hau da, Bake Eder Ezagutza Zentroan. Batez ere, politiko, turismo-bulegoetako arduradun zein bidaietan espezializatutako bloggerrei zuzenduta egon da.

Topaketa abiaburu izan da antolatzaileek asteburu osorako antolatu dituzten zenbait jardueratarako. On-lineko tresnen potentzialaz baliatuz Bizkaiko kostaldea sustatzea eta turismoa erakartzea izan da jardueron helburua.

Bidaietan aditu diren hiru bloggerrez gainera —beren ezagutzak helarazi dituzten, pasa den ostiralean, BiscayTIKen auditoriumean—, beste 15 blogger gehiago —bertokoak, estatukoak nahiz nazioartekoak— ibili dira Bizkaiko kostaldean zehar, haren potentzial turistiko, gastronomiko eta kulturala bertatik bertara ezagutzeko aukera eman dien jarduera eta bisita gidatuen programa baten barruan.

Argazkian, arratsaldeko blogger hizlariekin eta Marketing Turistikoaren 2.0 Topaketara bertaratutako pertsona batzuekin batera, honako hauek ere ageri dira: BiscayTIK fundazioaren zuzendari nagusi Juan Antonio Martín, Bizkaia Euskal Kostaldeko presidente Manuela Badiola eta Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Enpleguko zinegotzi Ignacio Uriarte.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA