BiscayTIK Fundazioa - Segurtasun eta sinadura elektronikoaren arloko hainbat aditu hartuko ditu BiscayTIK-en egoitzak

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Identifikazio elektronikoa zein transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuak arautuko dituen Europako erregelamendu berrirako proposamena lantzen diharduten ETSIko (Telekomunikazioetako estandarren Europako Institutua) hainbat aditu bilduko dira bertan.
  • Bizkaiko udalak, BiscayTIKen eta Izenperen eskutik, lider dira administrazio elektronikoko zerbitzuen eskaintzan eta abangoardian daude Interneteko segurtasunari dagokionez.

Bake Eder Ezagutzaren Zentroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK fundazioaren egoitzan, topaketa profesional bat egingo dute ETSIko (Telekomunikazioetako estandarren Europako Institutua) zenbait adituk. Irailean egingo da topaketa hori, 16, 17 eta 18an, Izenpek antolatuta (sozietate horrek identitateari eta konfiantzari lotutako zerbitzuak eskaintzen dizkie euskal administrazioei); 2007tik ETSIko kide da Izenpe eta parte-hartze aktiboa du institutu horretan.

Europako hainbat herrialdetatik etorriko diren sinadura elektronikoaren eta azpiegituren arloko (ESI, ingelesez) 30 teknikari horiek elkarrekin konpartituko dituzte azken hilabeteetan egindako aurrerapenak, eta helburu berriak ezartzeko ere erabiliko dituzte Bizkaian igaroko dituzten hiru egun horiek.

ETSIko kideen ardura da, hain zuzen, arauak eta estandarrak prestatzea Europako administrazioek eta merkatu elektronikoak beharrezko duten homogeneizazioa eta elkarreragingarritasuna lortzeko konfiantzazko harremanetan. Kalitate handiko lana egiten dute, normalizazioari begira beti ere, eta, horrela, ospe handia lortu dute, teknikoki bikainak baitira.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barneko merkatuan egiten diren transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruz egin duten proposamena lantzen ari dira profesional horiek gaur egun. Erregelamendu berri hori 2014ko udaberrian onetsi nahi da, eta haren bidez lortu nahi da egun dauden fragmentazioa eta elkarreragingarritasun falta konpontzea, herritartasun digitala sustatu eta ziberdelinkuentzia prebenitzearren.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA