BiscayTIK Fundazioa - Zerbitzu Publikoaren Bikaintasunari Nazio Batuen Sarien bigarren fasean dago BiscayTIK

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Otsailaren 28tik aurrera, BiscayTIK proiektuak Nazio Batuek Zerbitzu Publikoaren Bikaintasunari ematen dituzten sarien bigarren azterketa faseari aurre egin beharko dio.

Urtarrilean, BiscayTIK proiektuak hiru ikerketa mailen lehendabizikoa gainditu zuela jakinarazi zieten arduradunei. Orain, bigarren fasean, sakonago aztertuko dute proiektua.

Fase bietako hautagaiak aztertzeko arduradunak Nazio Batuen lau arlokoak dira: Administrazio Publikorako eta Garapenaren Kudeaketarako Arloa, Ekonomia eta Gizarte gaietako Saila, Nazio Batuen Droga eta Krimen Bulegoa eta Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Jabekuntzarako Nazio Batuen Erakundea.

Prozesuaren gardentasuna bermatzeko, epaimahaikideek ez dute bigarren fasean aztertuko lehendabizikoan epaitu zuten hautagaien talde bera.

Azterketa hau gainditzen duten proiektuak hirugarren maila batera igaroko dira eta Administrazio Publikoaren Adituen Batzorde-ordeak aztertuko ditu. Une horretan, Nazio Batuek beharrezko egiaztapenak egingo dituzte proiektu finalisten inguruan jasotako informazioa benetakoa den ziurtatzeko.

Irabazleak maiatzean jakinaraziko dituzte eta sari banaketa ekainaren 23an izango da, Zerbitzu Publikoaren egunean, alegia.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA