BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak datuen babesari buruzko jardunaldi bat egin du toki- administrazioentzat

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 
  • Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eman dio hasiera topaketa honen hirugarren edizioari. Udaletako ordezkariak eta datuen babesaren eta gardentasunaren arloko adituak elkartu dira; guztira, ehun pertsona inguru.
  • Atxikitako toki-administrazioei aholkularitza eta laguntza juridikoa emateko BiscayTIK Fundazioak duen lan-ildoaren barruan kokatzen da jardunaldia eta helburua da datuak behar bezala kudeatzen laguntzea.

Gaur goizean, Toki Administrazioa eta Datuen Babesari buruzko Jardunaldi Irekiaren hirugarren edizioa egin da BiscayTIK Fundazioaren egoitzan. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren laguntzarekin antolatu du eta Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eman dio hasiera jardunaldiari.

Jardunaldiaren lehenengo zatian, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak udal esparruan eman dituen irizpen eta ebazpen garrantzitsuenak aztertu dira, bereziki bideo-zaintzari buruzko irizpenak eta datuak babesteko erregistroaren inguruko alderdiak.

Bigarren zatian, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa eta administrazio publikoen kudeaketan izan beharreko gardentasunarekin bateratzeko modua landu dira. Lege bien artikuluetako batzuk bat ez egiteak zalantza ugari sortu dituzte Gardentasunari eta gobernu onari buruzko Lege berria argitaratu zenetik. Jardunaldiaren azken zatian egin den mahai-inguruan zalantza horietako batzuk argitu ahal izan dira.

 BiscayTIK fundazioa

BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik sortu zen, Bizkaiko udalerrien udal sistema informatikoak modernizatu ahal izateko eta administrazioa eta biztanleria elkarrengana hurbiltzeko. Nahi duten administrazio guztiak atxiki ahal zaizkio proiektuari, eta atxikitzeak ez dio gasturik eragiten administrazio horri.

Fundazioak aholkularitza eta laguntza juridikoa ematen ditu sistema berrietan bildutako informazioa behar bezala tratatzeko. Adibide gisa, azken urteetan 1.000 fitxategi baino gehiago sortzeko eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren erregistroetan inskribatzeko lanak kudeatu ditu atxikitako udalekin. Halaber, laguntza eman die ehun administraziori 11/2007 Legea betetzeko.

Hain zuzen ere, BiscayTIK Fundazioak profesional publikoak prestatzeko eta eguneratzeko egiten dituen jardueren barruan kokatzen da gaurko jardunaldia, toki-administrazioak modernizatzeko duen konpromisoarekin bat etorrita.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA