BiscayTIK Fundazioa - Benetako eraldaketa digitalerako teknologiei buruzko ekitaldia egingo da BiscayTIKen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Maiatzaren 18an, BiscayTIK Fundazioaren egoitza den Bake Eder Ezagutza Zentroan, topaketa bat egingo da, berrikuntzaren eta negozioaren zerbitzupean dagoen teknologiaren berri emateko.

Azken garaiotan, enpresekin eta herri administrazioekin harremanetan egoteko modua erabat aldatu da. Gero eta ohikoagoak diren kanal digital berriak kontuan hartuta, prestatuta egon beharra dago, etengabeko bilakaeran dagoen eraldaketa teknologikoaren erronkei aurre egin ahal izateko.

Testuinguru horretan, kasu bakoitzerako egokienak diren teknologiak eta prozesuak aukeratu behar dira. Ez da lan erraza. Hori dela-eta, BiscayTIK eta Lantik lankidetzan ari dira roadshow honetan; hartara, adibide praktikoen bitartez, negozioaren helburuen eta berrikuntzaren zerbitzupeko teknologiari buruzko esperientzia errealak emango dira ezagutzera, denak ere Liferayren plataforman oinarritutakoak.

Berrikuntzarako teknologia, BiscayTIKen
09:30etik aurrera, goiz osoan, enpresa eta erakunde publikoei buruzko kasu errealak ezagutu ahal izango dira. Hain zuzen ere, kasu horien bitartez ikusiko da teknologiak aukera ematen duela bi erronkari aurre egiteko: batetik, prozesuak eraldatzea; eta, bestetik, erabiltzaileen eskakizun berriei erantzutea.

Aukeratutako kasuen artean, Lantikena dago; zehazki, azalduko dute nola erabili duten teknologia, elementu eraldatzaile gisa, herritarren zerbitzura jarrita. Enpresa pribatuari zuzendutako kasuak ere ikusiko dira, zuzenean erakutsiko dira erabilitako tresnak eta horien erabilgarritasunak, eta galdera praktikoei erantzungo zaie.

 

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA