BiscayTIK Fundazioa - BiscayApp 2020ko 10 proiektu finalistak aukeratu dituzte

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

BiscayAppeko epaimahaiak saria eskuratuko duten app finalistak aukeratu ditu, epaimahaiaren aurreko ekitaldi birtual batean aurkeztuko direnak. 10 proiektu igaro dira finalera, guztira 25 hautagaitza aurkeztu diren lehiaketan. BiscayApp aurten Bizkaiko datu irekien erabileran zentratu den lehiaketa da, buru geldiezin eta sortzaileak saritzen dituena Bizkaian garapen partikularrak edo enpresakoak proposatzeko.
 
Edizio honetan jasotako hautagaitzek gai ezberdinak jorratzen dituzte, aisialdi, turismo eta denbora librekoetatik hasi, eta hoditerien matxurak hautemateko, hirigintza planeamendurako edo garapen jasangarriko helburuei balioa emateko aplikazioak barne, 2020. urteko gai nagusia ahaztu gabe: Covid-19a. Jasotako ideia guztiek Bizkaia eta bere herritarrak jartzen dituzte aplikazioaren erdigunean, Bizkaiko datu ireki guztien erabilerarako emaitza erabilgarriak erakusteko.
 
Abenduaren 17an, publikoari irekita egongo den amaiera ekitaldia egingo da, egungo egoera dela-eta aurten birtualki egingo den arren. Bertan, proiektu finalistak epaimahaiari aurkeztuko zaizkio. Aurkezpenen ostean, epaimahaia modu pribatuan bilduko da, eztabaidatzeko, eta hurrengo egunean iragarriko dira saridunak.
 
Edizio honetako irabazleek 6.000 €, 3.000 € eta 1.500 €-ko sariak jasoko dituzte, lehenengo, bigarren eta hirugarren sarietarako, hurrenez hurren, eta horiei lotutako datasets-ak irekiak izango dira, ahal den neurrian.
 
Lehiaketaren finalistak
Asistente Virtual para la predicción de roturas de tuberías de agua
Bizkai Planning
Bizkaibili
CityAR
Data hub
Neural Bikes
Nymiz
Smart Bikes Sharing
Turismos sostenibles 3.0
Wellk

Informazio gehiago: app.biscaytik.eus

Abenduaren 17an, 18:00etan, BiscayApp 2020ko azken ekitaldira sartzeko esteka.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA