BiscayTIK Fundazioa - Herritarren COVID-19aren garaiko parte-hartzeari buruzko jardunaldi bat antolatu du Aldundiak, lurraldeko udalei zuzenduta

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Saioan 17 udalerritako 27 ordezkarik parte hartu dute, eta aurrez aurreko parte-hartzea digitalarekin nola uztartu, jende guztiarentzat eskuragarri nola bihurtu eta pandemia gainditu ondoren parte-hartze hori nolakoa izango den azaldu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiko Planen Koordinazio, Ebaluazio eta Jarraipenerako Zuzendaritza Nagusiak herritarrek COVID-19aren garaian izandako parte-hartzearen inguruko jardunaldi tekniko bat antolatu du, BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan. Hilabete honetan bertan onartu berri den Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako 2020-2030 Foru Plan berrian jasotako jardueren barruan egindako mahai-inguruak eta eztabaidak Bizkaiko udaletako partaidetza-teknikariak eta udal horien ordezkari politikoak izan dituzte hartzaile.

Saioan, pandemian aurretik eta ondorengo partaidetzari buruzko esperientziak eta ikuspegiak trukatu dira, eta ideia-truke horretatik sortu dira gai hauen inguruko hainbat planteamendu: parte-hartze hori COVID-19aren garaian zelan sustatu, parte-hartze presentziala parte-hartze digitalarekin zelan uztartu, zelan jarri eskuragarri mota guztietako publikoentzat eta pandemia gainditu ondoren zer nolako egoera izango dugun zelan azaldu, betiere herritarren parte-hartze seguru eta eraginkorraren kontzeptua finkatuz.

Gaur egindako jardunaldian, Bizkaiko 17 udaletako 27 ordezkarik hartu dute parte, eta Rafa Ayalak moderatutako mahai-inguru batean parte hartu dute, Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarekin, Sofía Drieguez Murtziako Gobernuko Gardentasun eta Partaidetzarako zuzendariarekin, Ager Izagirre Mungiako alkatearekin eta Paul Gurmendi IKT aholkulariarekin batera, baita Josu Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Planen Koordinazio, Ebaluazio eta Jarraipenerako zuzendariarekin ere.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA