BiscayTIK Fundazioa - Modu birtualean egin da aurten urteroko Getxo Blog XII. topaketa

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Getxo Blog topaketaren hamabigarren edizioa formatua aldatuta egin da aurten: lehen aldiz, modu birtualean garatu da, osasun-krisiaren eraginez. Topaketa bere estiloa galdu gabe egin da, eta bere gaia, hain zuzen ere, “COVID-19ak hainbat planotan eragindako eraldaketak” izan da. Azaroaren 7aren (larunbata) eguerdia sarean partekatu duten blogari eta zaleak bildu dira hitzorduan, eta Getxoko Udalaren eta BiscayTIK Fundazioaren laguntza izan du topaketak. Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Alaitz Etxeandia BiscayTIKen zuzendari nagusiak ireki dute.

Hitzaldiek honako gai hauek izan dituzte ardatz: COVID-19aren osteko hezkuntza; dagoeneko orainaldia den etorkizunaren inguruko usteak; COVID-19ari aurre egiteko txertoaren bilaketa eta desberdintasuna; zer iritsiko da lehenago? eta Publiq Blockchain plataformari buruzko pandemia garaiko eduki ordaindua. Hizlariak ondorengo hauek izan dira, hurrenez hurren: Nélida Zaitegi, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Lorena Fernández Álvarez eta Gorka Jakobe Palazio. Hitzaldien ostean, 2020ko Getxoblog sariak banatu dira. Pandemiak aldaketak eragin baditu ere, Getxoblog topagunea izan da aurten ere, Getxo sareko eztabaidaren erdigunean jartzeko eta azken urte honetako bizipenak elkarbanatzeko.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA