BiscayTIK Fundazioa - Informazioaren segurtasun arloan kontzientziatzeko prestakuntza-jardunaldia: Jardunbide egokiak lanpostuan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Biscaytik Fundaziotik, Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusiko Lege Aholkularitza, informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atala eta Lantik SAMPekin elkarlanean, Udalei informazioaren segurtasunaren arloan laguntza emateko, saio bat egin da. Informazio-saio hau Biscaytik Fundazioarekin hitzarmena duten udal eta mankomunitateetako langile guztiei zuzendu zaie.

Gaurko saioan, informazioaren segurtasunaren arloko prestakuntza eman da, galdera honi erantzuteko: "Zer egin behar dut nire lanpostuan modu seguruan jarduteko?".

Prestakuntza-saioan, mezu elektronikoen, deien eta SMSen bidez egin daitezkeen erasoak detektatzeko nozioak eman dira. Era berean, pasahitzak kudeatzeko eta gailu informatikoak eta mugikorrak erabiltzeko segurtasun-jardunbide egokiak erakutsi dira. Hori guztia, udaleko langileek informazioaren segurtasunaren arloan dituzten ezagutzak hobetzeko.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA