BiscayTIK Fundazioa - Udalei eta OGP taldeko kideei Kontuak Emateko plataforma berriaren aurkezpena

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

OGP Euskadi 2018-2020 erakunde arteko proiektuaren barruan (1. konpromisoa: kontuak ematea), BiscayTIK Fundazioak kontuak emateko plataforma bat sortu du Bizkaiko udalentzat. Euskadin kontuak ematea sustatzea eta horretan laguntzea helburu duen erakunde arteko lankidetzako proiektu honen barruan, Eusko Jaurlaritzak sortu duen aplikazioarekin lotuko da plataforma hau.

Kontuak ematearen helburua informazio objektiboa eta egiazkoa ematea da, udal batek legegintzaldirako ezarri dituen helburuen eta konpromisoen betetze-mailari buruz. Hau da, udal-agintaldiko planaren berri ematea herritarrei, herritarrek planaren jarraipena erraz egin dezaten.

Irailaren 11, 15 eta 16an, BiscayTIKek plataforma berria aurkeztu die Bizkaiko hainbat udali eta Open Government Partnershipeko (OGP) kideei. Aplikazio berri hau Udala Zabaltzen zerbitzuaren suitean sartzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren Irekia plataformara kontu emateko datuak bidaltzeko aukera emango du.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA