BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK Fundazioak emandako babes teknologikoari esker, Bizkaiko udalen jarduna ez da eten COVID-19aren krisi garaian

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

COVID-19aren krisia hasi zenetik, Bicaytik Fundaziotik estaldura teknologikoa eskaini diegu Bizkaiko udalei, gure zerbitzuen bidez, lanerako eta komunikatzeko modua konfinamenduak ezarritako mugen arabera egokitu ahal izateko; horri esker, ez dituzte eten kudeaketa lanak, eta herritarrak artatzen jarraitu ahal izan dute.

BiscayTIK Fundazioaren erreakzionatzeko gaitasunari esker, hasiera-hasieratik eskaini zitzaien telelana Bizkaiko udaletako funtzionarioei; ondorioz, bakoitza bere etxetik konektatu ahal izan da udal-kudeaketako aplikazioetara, eta gizarte-urrunketa gainditzeko moduan izan dira. Gure laguntza teknologikoari esker, sarrera-erregistroak bideratu dira, espedienteak tramitatu dira, kontabilitatearen kudeaketa egin da, etab. Udal kudeaketarako BiscayTIK Fundazioaren aplikazioetako 2.000 erabiltzailetik baino gehiagotik %90ek horrela egin du lana.

Gure laguntza teknologikoaren ondorioz, osoko bilkura birtualak egin ahal izan dira, eta herritarrak ere sartu ahal izan dira osoko bilkura horietan. Bitarteko telematikoen bidez, udal korporazioetako kideak etxetik konektatu daitezke; horri esker, osoko bilkurak arazorik gabe garatu dira, eta zuzenean eman dira web bidez, herritarrek etxetik online jarraitu ahal izateko.

BiscayTIK Fundazioak Bizkaiko udalei emandako estaldura honetan sartzen da funtzionarioei etengabe eskainitako babesa; izan ere, une oro artatu ditugu, eguneroko zalantzak eta gorabeherak konpontzen laguntzeko e-learning plataformaren bidez, eta laguntza pertsonalizatua ere eman dute, urrundik, gure teknikariek.

Bestalde, krisiak ezarritako mugen ondorioz, tramitazio telematikoko zerbitzua sustatu da, Bizkaiko udaletan pixkanaka sartu baikenuen zerbitzu hori BiscayTIK Fundaziotik, eta orain oso erabilgarria dela ikusi da. Zerbitzu honi esker, identifikazio elektronikoko bitartekoetara sartzeko aukera egon da, eta berariazko tramiteak sortu dira sektorerik kaltetuenentzako laguntzentzat eta dirulaguntzetarako, esaterako, tokiko merkataritza eta beste jarduera batzuk... Datuen arabera, tramitazio elektronikoa %13 hazi da COVID-19aren ondoriozko konfinamendu garaian.

Era berean, Udala Zabaltzen aplikazio mugikorrari esker, udalek herritarrei berehala bidali ahal izan dizkiete oharrak, bai COVID-19aren osasun-larrialdiarekin zerikusia dutenak, bai udal zerbitzuetan izandako aldaketei buruzkoak.

Amaitzeko, BiscayTIK Fundazioak babes logistikoa eskaini dio Bizkaia Gara proiektuari; Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak gizarte-laguntzarako abian jarri duen boluntario-sarea da, eta konfinamenduan sekulako zerbitzua eskaini du. Ondorioz, jarduerarekin jarraituko da Bizkaia Aurrera-ren barruan, beharren arabera.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA