BiscayTIK Fundazioa - 25 alkatek baino gehiagok hartu dute parte BiscayTIK-en Kontu Arrazoiak emateko I. Lan-tailerrean

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Tailer honen bidez, Bizkaiko udaletako hainbat agintarik "Kontuak ematearen" kontzeptuan sakondu dute, ideia horretan oinarritzen baita udalaren eta herritarren arteko harreman-ideia berria.

Harreman mota berri hauen helburua da udalak erakunde gisa herritarren aurrean hartutako helburu eta konpromisoen definizio zehatzagoa bilatzea. Zehaztasun hau praktikan jartzeko, aurretik ezarritako helburu eta konpromisoen burutzapenean aurrerapen bat bilatzen da, lortutako emaitzak modu arin eta egiazkoago batean jakinarazi ahal izateko.

Alaitz Etxeandia BiscayTIKeko zuzendari nagusia eta Josu Bilbao Koordinazio, Ebaluazio eta Planen Jarraipenerako zuzendari nagusia (BFA) izan ziren lehen hizlariak, tailerra bera eta jarduerak aurkeztuz. Ondoren, Antxon Gallego Gobernu Irekian adituak gaiaren aurkezpen kontzeptualari ekin zion, "Kontuak ematea. Zergatik da garrantzitsua? 10 gako kontu-emate eraginkorra eta parte-hartzailea egiteko" izeneko jardunaldiarekin.

Gaia behin aurkeztuta, mahai-inguruaren txanda zabaldu zen. Bertan, agintaldi-planen eta hauen kontu-arrazoiak landu ziren hiru hizlari gidari izanik: Xabier Zubiaur, Sondikako alkatea; Anabel Landa, Berangoko alkatea eta Josu Bilbao, Koordinazio, Ebaluazio eta Planen Jarraipenerako zuzendari nagusia.

Tailerraren azken partean, "Nola egin aurrera geure udalerrietan kontu-arrazoiak emateko ekintzetan?" talde-lana abiatu zuten, bakoitzak momentura arte landutako kontzeptu ezberdinak bere udalerrira eramanaz eta kontzeptuaren erabilgarritasunari buruz jorratuz. Bukatzeko, landutako idea guztiak bildu eta ondorioak aterata, bukaera eman zitzaion lan-tailerrari.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA