BiscayTIK Fundazioa - Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak antolatutako administrazio arloko izapidetze elektroniko praktikoari buruzko jardunaldietan parte hartu du BiscayTIKek

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren teknologia berriei buruzko ikerketa-taldeak administrazio arloko izapidetze praktikoarekin lotutako hainbat jardunaldi antolatu ditu udazken honetan. BiscayTIK Fundazioak parte hartu zuen lehenengo ekitaldian, eta Juan A. Martínek ordezkari gisa jardun zuen; hain zuzen ere, saioa aurkezteko ardura izan zuen. Jardunaldi hau azaroaren 25ean egin zen, Bilbon, Elkargoaren ekitaldi-aretoan.

Bizkaiko tokiko erakundeen kasu praktikoan, BiscayTIKen administrazio elektronikorako plataformaren erabilera erakutsi zen, eta, horrelako plataforma baten bidez, administrazio-prozeduraren izapidetzea landu zen, ikuspegi praktiko batetik. Erakustaldian zehar, zenbait adibide praktiko eman ziren, eta gonbidapena egin zitzaien bertaratutakoei, izapidetze elektronikoarekin lotutako probak egin zitzaten, haien gailu eramangarrien bidez. Hala, izapidetzerako plataformaren erabileraren eta kudeaketaren funtzionamenduaren berri jaso zuten, eta, hortaz, esperientziaren bitartez osatu zen erakustaldia.

Elkargoak ekitaldia arrakasta izan dela uste du, parte hartzean eta edukian.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA