BiscayTIK Fundazioa - GetxoBlog-ek XI. topaketa egin zuen larunbatean, azaroaren 23an, Bake Ederren

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

GetxoBlogen hamaikagarren edizioak ehunka blogari bildu zituen Bake Eder jauregian, berrikuntza esentziarekin konbinatzearen alde, Getxoko Udalaren eta BiscayTIK Fundazioaren laguntzarekin.

Kolektibo honetako jendea denboran zehar lotzen duten puntuak izan ziren eztabaidaren ardatz, eta, azken hamarkadan, blogek eta Interneteko komunikazioak nola eboluzionatu duten aztertu zuten. Aurten, punta-puntako auto elektrikoen erakusketaz gainera, hainbat hitzaldi egon ziren, ibilgailu horiekin eta mugikortasun eta turismo jasangarriarekin lotutakoak, bai eta zahartze aktiboarekin eta dislexiarekin lotutakoak ere. Guztiak ere, aurtengo leloarekin lotuta: “2019ko 111 blogari sarean jasangarritasunari, hezkuntzari eta zahartze aktiboari buruz eztabaidatzen”.

Auto elektrikoen erakusketan, Tesla batzuk, Renault Zoe Neo bat eta Nissan Leaf 2019 bat egon ziren ikusgai. Gainera, Rafael Maestrek parte hartu zuen, eta auto elektriko bidez 80 egunean egindako Mundu Itzuliari buruz hitz egin zuen.

Topaketa honen helburuak, beste urte batez, hauek izan dira: egun batez blogari aktiboak elkartzea, Getxo ziberespazioan zabaltzea eta Interneten aukerak herritarrei hurbiltzea. Gainera, streaming bidez mundu guztira egon da zabalik.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA