BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIKek Pribatutasunaren Biltzarrean parte hartu du, Bilbon

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Pribatutasunaren Biltzarra Euskalduna Jauregian egin zen urriaren 4an. Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra galdagarria denetik urte eta erdi igaro denean eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak babesteko Lege Organikoa aplikatzen denetik ia urtebete pasa denean, gai horren inguruko errepaso bat egin da. Ekitaldiak pribatutasunaren arloko aditu profesionalak bildu ditu, lege-esparru berria betetzeko beharrezko politikak eta neurriak ezarri dituztenak, hain zuzen; haien esperientzien, ezagutzen eta praktika onen berri eman dute.

Ekitaldia goizean egin zen, eta Nerea Karmele Lopez-Uribarri Goicolea Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak ireki zuen; amaiera-saioa, berriz, Leyre Vitorica Donezar Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusiaren esku egon zen.

Goizean zehar, aurkezpenaren ondoren, 4 mahai-inguru egin ziren, diziplina anitzeko adituekin; hainbat sektoretako ikuspegietan oinarrituz, gaiaren gaineko ikuspuntuak eman zituzten. Hala, arreta berezia jarri zitzaien datu pertsonalak profilak eta segmentazioak egiteko eta tratamendurako beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren jarduerei, eta segurtasunaren eta zibersegurtasunaren alderdiei, zeinek lotura estua duten datu pertsonalen babesarekin. Hizlarien artean zegoen Juanan Martín Zubiaur BiscayTIK Fundazioaren Project Managerra, eta arlo horretako BiscayTIKen esperientziaren berri eman zien bertaratutakoei.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA