BiscayTIK Fundazioa - Aldundiko suhiltzaileek anfitrioi-lana egingo dute 'Be Fire safe at School' proiektu europarraren hirugarren topaketa teknikoan

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak bazkide aktibo moduan parte hartzen du ‘Be Fire safe at School’ proiektuan. Europako Batzordearen Erasmus+ programaren proiektu bat da, suteen kontrako babesaren arloko heziketa zabaltzea helburu duena, eta Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzenduta dago.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu Ibone Bengoetxea BiscayTIK-en egoitzaraino hurbildu da ongietorria egiteko proiektuari forma emateko helburua dutela gaur eta bihar bilera teknikoak egingo dituzten 7 herrialdetako 9 erakunderen ordezkariei. Bizkaian egingo den topaketa teknikoa aurreikusita dauden zazpietatik hirugarrena izango dute.

Bizkaiarekin batera, Leitrim-eko (Irlandako) suhiltzaile-zerbitzuak zuzentzen duen proiektu honetan, Finlandia, Alemania, Belgika, Danimarka eta Lituaniako elkarteek ere parte hartzen dute. Arlo pedagogikoan, Dublineko Trinity College Unibertsitatea izango dute aholku-emaile.

‘Be Fire safe at School’ proiektuaren helburua da zenbait hizkuntzatan prestakuntza-pack bat diseinatzea, 2021etik aurrera zabalduko dena bakoitzaren hezkuntza sistemetan. Hona hemen osagaiak:

  • Suteen kontrako babesari buruzko hezkuntza-materiala, Bigarren Hezkuntzako ikasleei (13 eta 18 urte bitartekoei) zuzendua, eta beste bat irakasleei zuzendua. Zenbait hizkuntzatan prestatuko dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta alemanez, besteak beste.
  • On-line ikastaro bat, adin horretako biztanle guztientzat eskuragarri egongo dena.
  • Prestakuntza osoa kudeatzeko app bat eta sistema bat.
  • Ikastetxeentzako ebakuazio bideo bat.
  • Askotariko materiala, inprimatua nahiz bestelako formatuetan, ahalik eta zabalkunde handiena lortzeko, proiektuan zehar eta proiektua bukatutakoan gutxienez bi urte gehiago kudeaketa egiteko soilik erabiliko den web orrialde bat.

Elkarte parte-hartzaile bakoitzak beste bizpahiru ikastetxe elkartu izango ditu proiektutik sortuz joango diren materialak eta dokumentazio praktikoa testatzeko. Horrek ekarriko duen feedbacka oso lagungarria izango da atontzen joango diren edukiak hobetzeko. Bizkaiko kasuan, hiru dira parte hartzen ari diren hezkuntza-zentroak.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA