BiscayTIK Fundazioa - Uztailaren 1ean hasiko da UdaTIK 2019

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Datorren astean, Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Fundazioak antolatutako udaTIKen seigarren edizioari emango zaio hasiera. Udaleku informatikoa da, doakoa, eta, bertan, teknologiaren eta informatikaren gaineko interesa duen gazteen talde batek programazioa, diseinu grafikoa eta Interneteko esparrua landuko ditu; ez da beharrezkoa izango aurretiazko ezagutzak izatea.

Bi asteko iraupena duen gazteentzako uda-hitzordu honen aurreko edizioek parte-hartze arrakastatsua izan dute, eta parte-hartzaileek gogobetetze-maila handia erakutsi dute hura amaitutakoan.

UdaTIK Getxon egingo da, BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan, uztailaren 1etik 12ra, goizez, eta Bizkaian bizi diren bederatzi eta hamalau urte bitarteko lagunek hartuko dute parte. Ikasleek programatzen ikasiko dute, talde-lanean, eta teknologia benetako munduan aplikatzeak zer aukera eskaintzen dituen ikusiko dute, hurbiletik.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA