BiscayTIK Fundazioa - Udaletako web atariak hobetzeko tailer parte-hartzailea

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

2019ko apirilaren 11n, tailer parte-hartzaile bat antolatu zen BiscayTIK Fundazioaren egoitzan, Getxon, web atarietako udal arduradunekin. Tailerraren xedea zen web atarien eredua berriro formulatu eta eguneratzea, eta BiscayTIKekin lan egiten duten Bizkaiko toki erakundeek online esparruan duten presentzia handitzea.

Dagoeneko abian den migrazio teknologikoarekin batera, BiscayTIK Fundazioan prozesu parte-hartzaile bat ireki da, herritarrei eta Bizkaiko udalei eskaintzen dien web atarien estetika eta erabilgarritasuna berritzearen alde lan egiteko, askotariko eragileekin batera.

Tailerra 11:00etatik 13:30era egin zen, eta parte-hartzaileen iritziak partekatzeko eta ekarpenak jasotzeko balio izan zuen; parte-hartzaileak udal administrazioaren askotariko esparruetakoak ziren, eta oso profil desberdinak zituzten. Ekimenera Bizkai osoko toki erakundeetako hogeita hamar bat pertsona bertaratu ziren.

Tailerrean taldeka egin zen lan, web tresnei dagozkien alderdi zehatzetan ideia komunak lortzeko. Talde-laneko ondorioak amankomunean jarri, eta idatziz jaso ziren; ondoren, analisi teknikoa egin zen, arkitekturari eta diseinuari dagokienez talde bakoitzean zehaztutako eduki, funtzionaltasun eta alderdiekin web atariak aberasteko xedearekin.

Saioaren helburua izan zen udalerri bakoitzeko erabiltzaile nahiz arduradunei gertukoagoa izango den webgunea eskaintzeko xedez administrazioak daukan erronka elkarbanatzea; azken finean, amaierako helburua da guztion artean udalei webgunerik onena eskaini ahal izatea, BiscayTIKen babespean. Parte-hartzaileek topaketa modu positiboan balioetsi zuten, eta abiarazitako webgune-berrikuntzan ilusio handia dutela erakutsi zuten.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA