BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIKen Tokiko Adminiztrazioa eta Datuak Babestea izeneko VI jardunaldia ospatu zen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Tokiko Adminiztrazio eta Datuak Babestea izeneko VI Jardunaldia Datuak Babesteko Euskal Agentziak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo txit Gorenak eta BiscayTIK Fundazioak elkarlanean antolatu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazioaren eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua den Ibone Bengoetxeak ireki zuen jardunaldia eta Getxora bertaratu ziren guztiei ongi etorria eman zien.

Ondoren, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaria den Margarita Uriak, BiscayTIK Fundazioaren Zuzendari Orokorra den Alaitz Etxeandiak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Gobernu Batzordearen Diputatu den Aitzol Aslak hartu zuten hitza, jardunaldiaren aurkezpena egiteko. Roman Intxaurtieta, letradu instruktorea, eta Pedro Alberto Gonzalez, Datuak Babesteko Agentziaren Datuen Babeserako Ordezkaria izan ziren hizlariak aurtengo ekitaldian. Bizkaiko hainbat mankomunitate eta ehundaka udal ordezkariren aurrean, Datu Pertsonalak eta Eskubide Digitalak Babesten dituen abenduaren 5eko 3/2018 lege Organikoaren eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onartutako, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera, derrigorrez bete beharreko Datuak Babesteko Araudi Orokorrak aginduta, administrazio publikoei dagozkien betebeharrak aurkeztu zituzten.

Hitzordua Datuak Babesteko Legeari buruzko xehetasunez jarduteko erabilgarria izan zen eta horretan, datuak babesteko langile ordezkariaren (DBLO) eta datuak kudeatzeko arduradunaren irudiak aztertu ziren, baita fitxategietako datuak gordetzeko eta erabiltzeko moduei buruzko xehetasunak ere. Datu pertsonalen erabileran egindako aldaketen artean, interesa duten pertsonei informazioa emateko beharraren zabalkuntza aipatu zen bereziki, informazio klausulak egokitzea eta isilbideko adostasuna debekatzea ekarriko dituena.

Lehenengo zatian, Roman Intxaurtietak datuak babesteko oinarriei dagozkien artikuluei buruz hitz egin zuen, baita pertsonen eskubideei eta erabilera jakinei dagozkien xedapenei buruz. Azken honen adibide izan ziren: Kontakturako pertsonaren datuen erabilera, bideozaintza, funtzio estadistiko poblikoari dagozkion erabilerak edo eskubide digitalei dagozkien eta X tituluan jasotzen diren aginduak. Ekitaldiko bigarren zatian, Pedro Alberto Gonzalezek azaldu zuen baliabide material eta pertsonalen urritasuna dela eta, DBAOk jasotzen duen DBLOren irudiak tokiko administrazioei zailtasunak eragiten dizkiela.

Hitzaldien ostean, galderak egiteko abagunea izan zen. Horri esker, mankomunitate eta udaletako ordezkariek euren zalantzak eta kezkak adierazi eta argitu ahal izan zituzten. Solasaldia Bizkaiko Abokatuen Elkargo txit Goreneko ordazkari den Jesus Solerrek moderatu zuen.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA