BiscayTIK Fundazioa - Ajangizko Udalak Ajangiz Zabaltzen app berriaren funtzionamendua azaldu die herritarrei, BiscayTIKek herrian bertan eman duen tailer baten bidez

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Kultur etxean egin da herritarrei zuzendutako tailerra, eta Ajangiz Zabaltzen aplikazioa nola erabiltzen den azaldu zaie bertaratutakoei. Udalarekin komunikatzeko beste esparru bat ireki du baliabide honek, hartara, Ajangizko biztanleen egunerokoa erosoagoa izan dadin. Udalarekin telefono mugikor bidez komunikazio zuzena izateko aplikazioaren berritasunak lehen eskutik ezagutu nahi zituzten herritarrak joan dira ekitaldira.

Ajangiz Zabaltzen mugikorrerako app-a Android eta iPhone sistemetarako dago eskuragarri. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –Udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Ajangiz Zabaltzen app-aren bitartez, Kalezaindu erreminta erabil daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita. App-ak duen geolokalizazioak gertakarien gunea kokatzen du, eta gertatutakoaren azalpen labur batekin edota argazki batekin bidaltzen da. Ondoren, Udalak gertakari horren bilakaeraren berri emango du, erabat konpondu arte.

Gainera, udal oharrak hala nahi duten pertsona guztiengana helduko dira orain, mugikorretarako Ajangiz Zabaltzen app-aren bitartez. Sinplea izango da: app-a zure mugikorrera jaitsita, Ajangizko Udalaren ohar guztiak jasotzen hasiko zara, hainbat gairi buruz: errepide-etenak, autobus-zerbitzuetako aldaketak, edota kultur, kirol zein jaietako gaiak.

Ajangiz Zabaltzen egitasmoak gobernu irekiko webgune bat ere badu: zabaltzen.ajangiz.eus. Bertan, parte-hartzearen eta gardentasunaren inguruko azken berritasunak ikus daitezke, eta gertakariak bidal daitezke webgunearen bitartez.
 
Ajangiz Zabaltzen webgunean, gardentasun atala dago, eta, bertan, udal kudeaketako daturik garrantzitsuenak argitaratuko ditu Udalak: aurrekontuak, udalaren osaera eta udal zerbitzuen gutunak, besteak beste.
 
Gainera, Ajangiz Zabaltzen barruan Kalezaindu atala aurki daiteke; hiri-altzarietan izan daitezkeen gorabeheren eta hondatuta dauden, funtzionatzen ez duten edo hobetu daitezkeen beste elementu publiko batzuen berri emateko tresna da, web bertsioan. Atal honek bistaratze-mapa dakar, Ajangizen aztertze bidean edo konponduta dauden Kalezainduko gertakari guztiak ikusi, edo horien jarraipena egin ahal izateko.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA