BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK-en tokiko administrazioetako giza baliabide adituentzako DIE Sistemara begira izeneko jardunaldia ospatu zen

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko DIE sistemaren arduraduna den Francisco Izquierdo izan zen martxoaren 13an ospatutako jardunaldian. Bertan, DIE Sistemaren xehetasunei heldu zitzaien, Bizkaiko udal erakundeekin harremana duten Giza Baliabideen ehun bat aditu eta profesionalen aurrean. Ekitaldia goizeko 9.00etan hasi zen eta arlo profesional honi eta bere zehaztasunei buruzko elkarrizketa izateko aukera eman zien bertan parte hartu zutenei.

DIE Sistemaren arduraduna den Francisco Izquierdok jardunaliaren aurkezpena eginez eman zion hasiera ekitaldiari, BiscayTIK Fundazioak Getxon duen egoitzan. Ondoren, adituek mahai-ingurua egin zuten eta kontuan hartu beharreko alderdi esanguratsuenak izan zuten izpide eta eztabaidarako gai. Gizarte Segurantzaren berritasunak, garapena eta joerak aztertu ziren bertan, betseak beste. Adiskidetze prozeduretako errore errepikariak ikertu egin ziren eta Gizarte Segurantzaren bulego birtualak eskaintzen dituen zerbitzuen katalogoa berraztertu.

Bigarren zatian, aldez aurretik edota unean bertan egindako kontsultei erantzun zitzaien, eta horretarako, erantzunak zehazteko hipotesi praktikoak proposatu ziren. Ekitaldiaren bukaeran, galderak egiteko abagunea izan zen, bertaratutakoek euren kezkak adierazi eta  aurreko zatietan argitu ez ziren zalantzak argi zitzaten.

 

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA