BiscayTIK Fundazioa - Gernikako turismo bulegoak web orri berria aurkeztu du BiscayTIK Fundazioaren laguntzarekin

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Madrileko Juan Carlos I.a Azoka-barrutian gauzatuko den Fitur Turismoko Nazioarteko Azokan hartuko du parte Gernika-Lumok, urtarrilaren 23tik 27ra. Iñigo Magunagoikoetxea Tuismo Zinegotziak eta Alaitz Etxeandia BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusiak aurkeztu dute prentsa aurrekoan, gobernuak antolatutako 2019an Fitur-era eramateko bi gaien ardatzak.

Magunagoikoetxea jaunak adierazi du ardatz biak “web berria eta turismo-foiletoa” direla eta gure herria erakutsi egiten dutela adierazi du. Horrez gain, hurrengo hitzak ere aipatu ditu: Euskalduntasunean murgiltzeko esperientzia bat dira eta gure historia eta kulturaren gakoak erakusten ditu. Euskadira bidaia eginez gero, ezinbesteko visita.

Intuizioan oinarritutako web orria

Herritarren turismo-beharrizanei erantzun ahal izateko web erakargarria eta baliagarria ezinbestekoa da. Horregatik, administrazioa herritarrei hurbiltzeko, 2008tik Bizkaiko tokiko erakundeen sistema informatikoak modernizatzen diharduen BiscayTIK Fundazioak (turismo.gernika-lumo.net) web orria garatu du edukiak berritzeko nazioartean erreferentzia den Gernika destinoa eskatzen dutenek eskuratu gura duten informazioa eraberritzeko. Oraingo honetan, BiscayTIK erakundearen eskutik Gernikak web turistikoa argitaratu du, erabilgarritasun eta irisgarritasun irizpideak erabilita eta interneteko azken estandarrak erabilita, estetika erabat zaintzen du eta Gernika ezagutu gura duen pertsona bakoitzaren bidaiaren lehenengo atala irekitzen du.

Herritarren beharrizan turistikoei erantzuna emateko, ezinbestekoa da web baliagarria eta erakargarria izatea. Hau horrela, nazioarte mailan erreferente den destino hau aukeratzen dutenek eskatutako informazioa sartzeko eraberritu du web orria BiscayTIK Fundazioak.

Website honek Gernika ezagutzeko informazio praktikoa eta edukiak uztartzen ditu, bisitatzen gaituztenek demandatutako gairik nagusienak landuta: Picasso eta Gernikako Bonbardaketa, Juntetxea eta azoka, azoka bereziak eta Urdaibai ahaztu barik. Urdaibai bisitatu daiteke herriko erdigunetik hasita, inguru naturalean oinez egindako ibilbidean.

Informazio praktiko horrek herrian egindako berrikuntza eta hobekuntzak jasotzen ditu, besteak beste: Memoriaren ibilbidea eta Pasealekuko abioi bonbardatzaileetatik babesteko aterpeak. Marko Sator jaunaren eskutik hezkuntza eta turismo esperientziak ere adierazten dira, Gernika familian bisitatzeko aukera emanda. “Zer egin Gernikan” atala ere badauka udalerriaren bitartekoak zein diren azaltzeko, esate baterako museoak, errestaurazioa, shoppinga, taldeentzako bisita gidatuak eta Santiagorako Bidea.

Nazioarteko foiletoa

Kanpainaren beste ardatza foileto berria da. 22.000 ale argitaratu diren foileto hau bost hizkuntzatan editatu da: euskara, espainolera, ingelesa, frantsesera eta alemanera. Argitaratze honen helburu nagusia da Gernika aurkezteko tresna izatea.

Foiletoaren lehenengo orriaren irudia da kanpaina honen ideia nagusia “Etorkizunera begira dagoen herria iragana ahaztu barik”. Irudi hau gernikar bikote batek osatu du, aitita eta loba batek, Gernikako Arbolaren aurrean. Irudiak gogora ekartzen diguna da Gernikako Arbolari errespetua erakustera doan gudariarena. Belaunaldi biren batzea da, gure iraganari errespetua eta ezagutza adierazten diote eta etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei begira daude, gure nortasuna eta kulturaren oinarriaren gainean eraiki behar dugun etorkizuna.

Liburuxka honek gure hiribilduan bizi behar diren 10 esperientzia nagusiak batzen ditu:

  1. Urriko azken astelehena: Erdu eta jakingo duzu nolakoa den!
  2. Jai Alai: Munduko frontoirik onenean zesta punta.
  3. Piperrak eta indabak (sakramentuak ere bai). Erdu eta dastatu!
  4. Babesleku antiaereoa: Gernikako bonbardaketaren lekukoak.
  5. Urdaibai: Gernikatik hasi eta oinezko ibilbidea.
  6. Urriko Azken Asteleheneko abere-azoka: Abereen desfilea, mailarik gorenean.
  7. Gernika Shoppinga: Dena eskura!
  8. Euskal Jaia: Jai eta kultura euskalduna, nortasuna galdu bako dibertsioa.
  9. Gernika Bakearen Hiria saria: Apirilaren 26an, bonbardaketaren urteurrena.
  10. Iparreko Ibilbidea: Santiagorako gure bidea. Bide on!

2018an datu onak

2018a udalerriko turismo-errekurtsoei dagokionez, urte baikorra izan da bisitarien kopuruak aztertuta. Juntetxea izenpeko ikonoak 150.000 bisitari baino gehiago izan ditu, gero Bakearen Museoa izan da 51.000 bisitarirekin, 2017an baino 3.000 gehiago.

Turismo bulegoak 78.000 pertsona baino gehiagori eman die arreta, eta horietatik 20.000 taldeka etorri dira, honek taldeka etorritako pertsonen kopurua handitu egin du 2017ko kopuruarekin alderatuta, igoera %22 izan da. Turismo bulegotik igarotako 100 pertsonetatik 38 atzerritarrak izan dira, 30.000 atzerritar guztira, 2017an baino % 1,46 gehiago. Azken datu hau Euskadira etorri diren atzerritarren gorakadarekin bat dator.

Españako turismo azokarik nagusiena eta munduko handienetarikoa da Fitur, Londres eta Berlinen atzetik. Lehenengo hiru egunak profesionalentzako dira, enpresek eta erakundeek kontaktuak egin ditzaten, bilerak gauza ditzaten eta beraien eskaintza ezagutaraz dezaten erabiltzen dira, eta asteburua publikoari zabaltzen zaio.

Aurten urtarrilaren 23tik 25era gauzatuko da profesionalen arloari dagokiona eta 25etik 27ra publikoari zabaltzekoa, IFEMA azokan. Gernika-Lumok duen azoken planaren barruan dago kokatuta gure asistentzia ekitaldi honetara. Plan horretan, urtarrilean, Stuttgart-era joatea ere jasota dago.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA